XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egun on, Anttoni.

Bazabiltzala?

- Baita zuri ere.

Ibili bearko.

Illebete gaiztoak datozkit atzetik.

- Eta gizonak zer gaitz du?

- Pleuresia edo olako zerbait esan zidan sendagilleak.

- Gaitz gaiztoren bat izango da noski ori?

- Zalantzarik gabe.

Luzea beiñepein.

Ondoen dijoala ere, sei illebeteko gutxieneko.

Eta zure laguntzaren bearrean naiz berriro, ezin baininteke iñora joan, senarra gaixo ta bakarrik utzita.

- Zuk esan zer nai dezun eta nik, al badet, egingo dizut.

- Naiago nuke nere seme-alabak olako borondatea baleukate.

- Ez ote zaizu iñor etorriko?

- Bai.

Bisitatzera danak.

Laguntzera ez dakit.

Gizonak beiñepein lanean dabiltza.

Emakumeak askeago geratuko dira.

Baiña erraiña, Prudentxio bigarren semearen andrea, jakiten duen orduko emen izango det.

Jatorra da ura.

Famelia, berriz, azia dauka.

Kazereñoa ere bai.

Beien bazkak bere esku uzteko esan dit: egingo dituela berak.

Guk uste ez genduen bezelakoa atera da ori.

- Ez da gutxi.

Eta zu nola konponduko zera lan oiek guziekin?

- Eziñean geratzen banaiz, norbait azalduko da, batez ere erraiña.

Alare, kazereñoak asko arintzen dit lana.

Neretzat gogorregia zan ori.

- Nik etxean kontatu nuen, eta gureak alegiñak egiteko borondate ona daukate.

- Ez genduke iñoren laguntza bearrik, zor digutenak ulertuko balute.

- Bai.